Liseriketa lantzen aritu gara eta taldeka liseri aparatuaren irudia egin dugu, ondoren beste gelatara joan eta liseri prozesua azaldu diegu.
jueves, 6 de abril de 2017
GAZTA MUSEOAN
Apirilaren 5ean Idiazabalgo Gazta Museoan izan ginen.
Gazta nola egiten den ikasteaz gain, garai bateko tresnak ere ikusteko aukera izan genuen: kaikua, malatsa, prentsa, zumitza...
IDIAZABAL GAZTA EGIN DUGU GABIRIAKO BAZTARRIKA BASERRIAN
Martxoaren 23an Gabiriako Baztarrika baserrira joan ginen eta Ameliak Idiazabal gazta egiten erakutsi zigun.
Bi hilabete barru prest edukiko dugu jateko!!!
Artegian arkumeak ere ikusi eta besotan hartu genituen!
Baserriko bizimodua zein den erakutsi zigun Ameliak eta berak egindako gazta jateko aukera izan genuen. Goxo-goxoa zegoen!!
BIKOTEKA IRAKURTZEN
Bikoteka irakurtzen aritu gara: bata irakaslea eta bestea ikaslea eta gero alderantziz. Ederki moldatu gara!!
miércoles, 25 de enero de 2017
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



